37 entitate, enpresa eta kolektibok jaso dugu Bai Euskarari ziurtagiria

Plazaberri

Pasa den ostiralean banatu ziren Bai Euskarari ziurtagiriak Barañaingo erabilera anitzeko areto bete batean. Lau erakundek “zerbitzua eta lana euskaraz” maila jaso zuten, bederatzik “Zerbitzua Euskaraz” maila, Plazaberri horien artean, eta beste 24 “Euskararen Bidean” maila. Lortutako emaitzarekin harro daudela erakutsi zuten guztiek.

Ekitaldian udaletxeko talde politiko guztiak, Barañaingo Luis Morondo musika eskolako txikiek eta 37 entitateetako ordezkariak parte hartu zuten Pantxika Lamur umoristak gidatua, Oihaneder Indakoetxea alkatea eta Roberto Gutiérrez-en hitzekin.

Oihanederrek, egindako lanarengatik goraipatu eta zoriondu zituen ziurtagiridunak eta irmoki adierazi zuen euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa dela gure herri eta herrialdean lanean jarritzea. Baita ere azpimarratu zuen “hizkuntzak ez direla ezer, haiek erabili, bizi eta biziraraziko dituzten pertsonarik gabe”, bere interbentzioa bukatzeko honakoa gehituz “Barañain zerbait izango bada, asko izango da gainera, euskara gure bizitzako erdigunean jartzetik pasako da, gurea dela eta horrela harremandu nahi dugulako gure artean”.

Roberto Gutiérrezek proiektua gero eta eragin eta arrakasta gehiago lortzen ari duela adierazi zuen, “sortzen eta egokitzen ari gara Barañaingo enpresen eta profesionalen eskura jartzeko ”. Euskal Herri osoan 1400 enpresa, saltoki eta entitate ezberdinek jaso dutela ziurtagiria goraipatu zuen ,”Aitortza esplizitoki egitea garrantzitsua da. Behar duzue. Behar dugu. Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate hauei aitortu, baloratu eta aintzat hartu behar zaie egiten ari diren lana, gure hornitzaileak kontratatzeko garaian, administrazioen deialdietan eta abarretan ”.

Hauek dira ziurtagiria jasotako entitate, enpresa eta kolektiboak:

 

1 Bidean   ANDRÓMEDA Belardenda / Herbolario

2 Bidean Barañain AUDITORIOA Fundazioa / Fundación Auditorio

3 Bidean Barañaingo EUSKAL KANTAK

4 Bidean Barañaingo GEROA BAI

5 Bidean Barañaingo Gizarte Eskola / Escuela Social de Barañáin

6 Bidean Centro Veterinario ABODI

7 Bidean Coral Barañain ABESBATZA

8 Bidean  CUBILLAS Botika

9 Bidean Cubillas-BARRICART Botika - Beatriz

10 Bidean GOGORZA Anaiak harategia / Carnicería

11 Bidean HEGOALDE Café-Bar/Taberna

12 Bidean IRATXO Taberna

13 Bidean Izquierda/Ezkerra Barañain

14 Bidean KAIOA Café-Bar/ Taberna

15 Bidean KARRAPE  taberna Los Porches

16 Bidean LURGORRI Taberna Jatetxea

17 Bidean MURUZABAL Bizikletak / Bicicletas

18 Bidean Participando en Barañáin/Barañainen parte hartzen

19 Bidean SADA Hortz Klinika / Clínica dental

20 Bidean STUDIO Liburudenda/Librería

21 Bidean TANTATIC Diseinu eta Garapena / Diseño y Desarrollo

22 Bidean TECNIAUTO Auto Lantegia / Taller de coches Tecniauto

23 Bidean Txaranga IGANDEA

24 Bidean Viajes MARFIL S.L.      (BERRIA)

25 1 Zerbitzua euskaraz AKELAMENDI Taberna

26 2 Zerbitzua euskaraz  ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma

27 3 Zerbitzua euskaraz BARABATU Barañaingo Batukada

28 4 Zerbitzua euskaraz GAZTE Asanblada                      

29 5 Zerbitzua euskaraz Barañaingo JAI BATZORDEA

30 6 Zerbitzua euskaraz Barañaingo TRIKITILARI Eskola

31 7 Zerbitzua euskaraz EH Bildu Barañain

32 8 Zerbitzua euskaraz  MUGARRI Guraso Elkartea

33 9 Zerbitzua euskaraz  PLAZABERRI Egunkari digitala

34 1 Zerbitzua eta lana euskaraz HAGIN Erakunde Feminista

35 2 Zerbitzua eta lana euskaraz HAIZEA Kultura Elkartea

36 3 Zerbitzua eta lana euskaraz HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea

37 4 Zerbitzua eta lana euskaraz SAHATS Fundazioa

 

Itzulpena > Traducción

37 entidades, colectivos y empresas reciben el sello Bai Euskarari

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic