Udazken Eroren aurkezpena

2017-10-10

Udaleko zinegotzia, herriko eragileak eta talde desberdinetako ordezkariak atzo arratsaldean euskararen astearen aurkezpena egiteko bildu ziren. 2017 urte honetako Udazken Ero! urriaren 16tik 21era ospatuko da.

Euskaraz ekimen desberdinak egiteko egitarau zabala prestatu dute aurten ere, herriko eragile askoren laguntzarekin. Datorren astelehenean, urriak 16, izanen da lehen eguna. Egun horretan bertan, mintza taldeak, haur jolasak eta bertso eskola irekia izanen dira besteak beste. 

Deigarria da aurrera eramango duten aho bizi-belarri prest iniziatiba. Aho-biziek euskeraz egiteko konpromezua hartuko dute eta belarri prestuek euskeraz entzuteko ahalegina, biak txapa ezberdinduekin identifiktuko dira.

Argazkia: Plazaberri.
Diseño y desarrollo Tantatic