Txoznetako egitaraua prest dago jaietarako

Ekainaren 28tik uztailaren 2a bitartean ospatuko dira aurtengo Barañaingo jaiak.

Barañaingo Afu taldeak kontzertua ekainak 30 emanen du. Argazkia: Afu.

Txoznetako egitaraua dagoeneko argitaratu egin da eta egunero, musikaz, ikuskizun desberdinez eta jokoez gozatzeko aukera izanen da besteak beste.

Asteazkena izanen da lehen eguna ekainak 28, brindisa eginen da arratsaldeko 20:00etan eta ondoren, musikaren ordua iritsiko da Drug Rockets Errege Sound eta 4 Gatosekin. Hurrengo egunean, ostegunarekin, garagardo festa izanen da arratsaldeko 19:00etan, eta 22:30etatik aurrera kontzertuak, Liher, Willis Drummond, eta Raperos de Emaus & The Titaniansen eskutik.

Asteburuaren etorrerarekin batera ostiralean, 20:00etan pintxo potea izanen da eta jarraian, Kelly Kapowski, Zoo eta Barañaingo Afu taldea egonen dira. Larunbatean, gaueko 24:00etatik aurrera, Trikidantz eta Tirry &Terri izanen dira egun jendetsuena girotzeko. Bukatzeko, igandean, gazte bazkaria eginen da, bazkal ostean, jokoak eginen dira, arratsaldeko 19:00etan elektrotxaranga izanen da txoznetatik eta egunarekin amaitzeko, 22:00etan bokatada eta 24:00etatik aurrera Talent Show. 

Itzulpena > Traducción

Programación de las Txoznas

Actos diversos organizados para las fiestas de este año 2017. Conciertos, fiesta de la cerveza, pintxo pote, bokatada y juegos son algunas de las actividades que se celebrarán del 28 de junio al 2 de julio.

Diseño y desarrollo Tantatic