Sormenaren bitartez jendartea autismoaren inguruan kontzientziatzen

Daniel Kapitaina eta Mikroipuinak liburuak aurkeztu dituzte Alaitz istitutoko ikasle eta irakasleek.

Ikasleek egindako mikroipuinak errezitatzeko aukera izan zuten. Emandaldia zeharkako txirula laukote baten doinuek lagundu zuten (Argazkia: Iruñe Astitz Larunbe)

Bi liburu berri argitaratu dituzte Alaitz istitutuko ikasle eta irakasleek. Elkarlanean egindako proiektu biren emaitza dira liburuok. Aurreko ikasturtean lehenengo liburua aurkeztu zuten. Babesean zuen izena eta brailez, euskaraz zein gazteleraz idatzitako liburua da.

Uxue Arbe eta Koro Lizarreta dira proiektu hauetan parte hartu duten irakasletako bi. Arbek azaldu duenez, aurreko urtean irakasle talde bat osatu zuten: "Geografia, Gaztelera, Plastika eta Natur Zientzien mintegiak gaude proiektuan". Lizarretak, bestetik, ikasleek egindako lana goraipatu nahi izan du: "Beraiei esker aurrera eraman ahal izan ditugu proiektutxo hauek".

Ainhoa dute izena 'Daniel kapitaina' liburuaren egileka. Ainhoa Erbitik idatzitakoari, Ainhoa Astrainek irudiak jarri dizkio. Liburu honek autismoa duen ume bat, Daniel, du protagonistatzat eta bertan umearen egunerokoa nolakoa den azaltzen da.

Itzulpena > Traducción

Las alumnas y profesoras del IES Alaitz han presentado dos nuevos libros

'El capitán Daniel' y 'Mikroipuinak' son los títulos de los libros publicados por las alumnas y las profesoras del istituto Alaitz.

'El capitán Daniel' es una obra escrita por Ainhoa Erbiti e ilustrada por Ainhoa Astrain y cuenta con un niño con autismo. La segunda obra titulada 'Mikroipuinak' reune un conjuto de microrelatos ecritos integramente en euskera por el alumnado del IES Alaitz y que van acompañados de ilustraciones tambien echos por ellos mismos.

Los libros se pueden adquirir por 5€ en el IES Alaitz.

Multimedia

Uxue Arbe by Plazaberri

Koro Lizarreta by Plazaberri

Sormenaren bitartez jendartea kontzientziatzen

Diseño y desarrollo Tantatic