Pedro Lareki eta Gurutze Lareki mus txapelketako irabazleak

2017-05-31

Aurreko maiatzaren 27an Barañaingo Eguna ospatu egin zen. Hainbat ekitaldi antolatu zituen Jai Batzordeak egun desberdinetan, horietako bat mus txapelketako finala izan zen. Haizea Elkartean jokatu zuten Barañaingo lau bikotek.

Pedro Lareki eta Gurutze Lareki izan ziren irabazleak, bigarren lekuan, Eder Mendaza eta Alvaro Huarte geratu ziren, hirugarrenean, Pako Astiz eta Tomas Zuñiga, eta laugarren, Maribel Larrion eta Lurdes Larumbe.

Argazkia: Finala eta gero ateratako argazkia. Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic