Jendetza izan zen atzoko bertso saioan

Sustrai Colina, Sarai Robles, Oihana Iguaran eta Julio Soto aritu ziren kantuan

Agazkia: Plazaberri.

Euria dela eta Udal Plazan egin behar zen bertso saioa Alaitz Ikastetxera lekualdatu zuten. Sustrai Colina, Sarai Robles, Julio Soto eta Oihana Iguaran izan ziren oholtza gainera igo ziren lau bertsolariak. Horretaz gain ere, konpainia berezia izan zuten, Barañaingo Bertso Eskolako gazteek launa bertso abestu zizkieten binakako txandetan.

Julio Sotorentzak Barañaingo Bertso eskola berezia da, Iruñerriko motorretako bat, hala abestu zuen bere agurrean, izan ere, bertsotan Barañainen eman zituen lehen pausoak. Bertso eskolaren islada ikusleengan antzeman zen, berrogehi bat gaztetxo gerturatu ziren bertso saiora, hala eta guztiz ere 16o bat Barañaindar bildu ziren osotara.

Gai jartzaile lanetan, Ainara Ieregi aritu zen, bera izan zen gaiak prestatzeaz arduratu zena. Jaiak, gaztetxea, homexualitatea ospetsuen artean, horiexek izan ziren besteak beste jorratu zituzten gaiak.

Sarai Robles Barañaindarrak, bakarka kantuan aritzeko aukera izan zuen, Karmele Gogoan monolitoaren inguruko hitzak abestu zituen.

Itzulpena > Traducción

Bertsos en Barañain

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic