Herritarrak auzolanean ari dira gaur Txozna eremua zabaltzeko

2016-06-21

Barañaingo Txozna eremuan lan ta lan, eskuz-esku dabiltza festei harrera beroa egiteko. Txozna estrukturak muntatu, barrak atondu, dekorazioak egin, elektrizitate instalazioak puntuan jarri... guztia auzolanean, bihar arratsaldeko 19:30etatik aurrera eta datozen bost egunetan herritar guztiek gozatu ahal izateko.

Txoznen muntketan ari diren hainbat gazte. Argazkia: Jalisko eta Apala
Diseño y desarrollo Tantatic