Ezpelur Gaitero taldeak Iruñeko Ezpata Dantzari erraldoi berria aurkeztu du

2017-06-27

Aurreko asteburuan egin zuten aurkezpen jaia, ekainak 24. Akelamendi taberna ondoko plazara Barañaindar ugari hurbildu ziren erraldoi berriaren aurpegia lehen aldiz ikusteko asmoz. Hamabi eta hemezortzi urte arteko gazteentzako erraldoia izanen da, izan ere, hauen presentzia geroz eta handiagoa da konpartsan.   

Hurrengo urteari begira, erraldoi honen bikotea egiteko helburua dute Ezpelur Gaitero taldean. 

Argazkiak: Apala.
Diseño y desarrollo Tantatic