Euskara ikasteko diru-laguntza oparoenak

Aurtengo laguntzak 22.000 euro gehiago izanen ditu, euskara ikastea Barañaindar guztientzat aukera bat izan dadin

Diru-laguntzen aurkezpena Udaletxean. Argazkia: Barañaingo Udala.

Herrian erroldaturiko bizilagunei zuzenduta laguntza izanen da, udalak gehienez 30.000 euroko aurrekontua izanen du zerbitzu hau burutzeko. Hainbat baldintza bete behar dira aipatutako babes ekonomiko honen onuradun izateko.

Batetik, Barañainen erroldatuta egon behar da eta 16 urtetik gorakoa izatea. Bestetik, Ikastaroaren eskola orduen ehuneko 85era joatea, gutxienez eta azkenik, ikastorduko euro bat baino gehiago ordaindu izana. Gutxiago ordaintzen duenak baremazio ekonomikoaren arabera dagokiona jasoko du.

Diru-laguntzen eskaerak Herritarren Harrera Bulegoan egin daitezke 2017ko urriaren 2tik 2017ko azaroaren 10a arte, bi datak barne.

Itzulpena > Traducción

El Ayuntamiento ofrece subvenciones para aprender euskara

Pueden optar a la ayuda todas las personas empadronadas en Barañain y que superen los 16 años.  En cuanto al plazo de las solicitudes, será desde el 2 de octubre de 2017, hasta el 10 de noviembre.

Diseño y desarrollo Tantatic