Etxepare saria abian da

2018-02-15

2018ko Etxepare Sariak haurrentzako album ilustratuak sortzeko helburua dauka. Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du.

Aurkezpen data maiatzaren 18an bukatuko da eta lanak Leitzako Euskara zerbitzura bidaliko dira.

Barañaingo liburutegian Etxepare tailerra. Argazkia: Iván Delgado
Diseño y desarrollo Tantatic