Emakumearen eguna gaur Barañainen

Hagin Feminsita Taldeak jaietan gertatu daitezkeen erasoen aurrean zer egin behar den jakiteko protokolo bat argitaratu du

Argazkia: Plazaberri.

Txozna gunean egin dute gaur emakume bazkaria. Berrogeita hamar bat bildu dira, Hagin Feminista Taldeak eta Jai Batzordeak elkarlanean antolatu dute gaurko eguna. Bertako eta produktu ekologikoekin egindako janaria izan dute menuan eta Udalaren laguntza izan dute egitura aldetik.

Bazkal ostean, bingoa eta kantak izan dituzte eta ondoren, arratsaldeko 17:00etan herri kirolak egin dituzte Gaztainondoen Plazan. Egunarekin aurrera eginen dute arratsaldeko 19:30etan Lur Gorri Plazan zumbarekin.

Prebentzio kanpaina

Barañaingo talde feministak jaiak hasi aurretik prebentzio kanpaina bat abian jarri zuen. Hainbat ekimen egin zituzten erasoak saihesteko asmoarekin, eta batez ere, gertatzekotan ze nolako jarrera hartu behar den jakiteko. Hagin talde feministako kideek adierazi dutenez, “oso garrantzitsua da emakumeen jazarpena gizarte osoaren ardura dela kontuan hartzea” eta gainera, “gizarteak helarazten dizkigun eredu maskulinoak deseraikitzen saitu behar gara” diote.

Kanpaina honen barruan, emakumeei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra eskaini zen. Eta beste alde batetik, gizonezkoentzat antolatutako maskulinitate tailerra antolatu zen baita ere. Honetaz gain ere, emakumeen ahalduntzea lantzeko ikastaroa prestatu zuten Barañainen.

Jaietako protokoloa

Festetan gertatzen diren erasoen aurrean ze nolako jarrera hartu behar den ezagutzeko protokolo bat argitaratu dute. Iruñerriko beste protokolo batzuekin bateratuta dago, eta Gora Iruñak egindakoaz asko ikasi dutela adierazi dute Feminista taldekoek. Barañaingo taberna eta txozna gunean banatu dute protokoloa eta bertako arduradunek eraso kasu bat gertatzen denean zer egin behar den badakite. Horretaz gain, prebentzio kanpainan eta protokoloa burutzeko orduan elkarlanean aritu dira Jai Batzordekoekin. “Oso aberasgarria izan da guretzat Jai Batzordearekin lan egitea baina esparru guztietara iristea gustatuko litzaiguke”, adierazi dute Hagin Feminista Taldekoek.

Erasoa jasan duten pertsonentzat ala ikusi dutenentzat telefono bat jarri dute, soilik eraso sexista, bortizkeri fisikoa ala sexu erasoa gertatu denean erabiltzeko, 699 687 687. Horretaz gain ere, larrieldietako telefonoa, 112, erabili daiteke, ala Barañaingo Udaltzaingoa, 948 18 10 00 eta 626 18 10 00.

 

Itzulpena > Traducción

Barañain celebra el día de la mujer

Hagin Feminsita Taldea y la comisión de fiestas han organizado el día de hoy. El día ha comenzado con una comida para mujeres, en ella han participado unas cincuenta, y se ha desarrollado en la zona de las txoznas. Han podido degustar un menú vegetariano elaborado con productos ecológicos.

Después de la comida, han disfrutado con un bingo y hacia las 17:00 de la tarde han realizado deporte rural en la Plaza de los Castaños. Culminarán el día con zumba en la Plaza Lur Gorri.

Además de los actos en fiestas, el Grupo Feminista Hagin ha realizado una campaña preventiva antes del inicio de las fiestas 2017. cursos de autodefensa feminista, talleres de masculinidad dirigidos a hombres, y cursos sobre el empoderamiento de la mujer.

Ante las agresiones sexistas El grupo de feministas Hagin y la comisión de fiestas han elaborado un protocolo para concienciar e informar a la sociedad ante estos actos. Han facilitado un número de teléfono para los casos citados anteriormente, agresión sexual, violencia física, o agresión sexista. El número es el siguiente, 699 687 687, o también se debe actuar con Sos Navarra 112, y la policía Municipal de Barañain, 948 18 10 00 o 626 18 10 00.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic