Barañaingo Udalak “Nirekin euskaraz” kanpaina abian jarri du

Euskararen erabilera erraztuko duten kolaboratzaileak egonen dira jaietako gune desberdinetan

Argazkia: Barañaingo Udala.

Barañaingo Udalak martxan jarriko du “Nirekin euskaraz” kanpaina aurtengo festetan. Izan ere, kanpainak helburu du zenbait festa gunetan, ostalaritza eta merkataritzan euskararen presentzia eta erabilera handitzea, ikusgarritasuna ematea alegia. 

Horregatik guztiagatik, Barañaingo Udalak ekitaldi batzuetako hizkuntza paisaiaren hobekuntzan eragin nahi du, euskararen presentzian eta zerbitzugune batzuetako erabilera ohituretan. Gainera, urtez urte, handitzen ari da leku horietara hurbiltzen den euskaldun kopurua eta ospakizun horietan ere euskara erabili nahi dutenena, eta Barañaingo Udalak bat egiten du nahi horrekin, eta denon artean erabilera hori bultzatzeko motibatu nahi du.   

Hortaz, toki horiek eta bertan zerbitzua emanez ibiliko diren kolaboratzaileak identifikatuko dira. Kartelak eta kamisetak erabiliko dituzte horretarako, sortu berri den logo berezi batekin. Euskararen “e” bat duen geolokalizatzaile original bat darama “Nirekin euskaraz, zuk nahi baduzu” mezuarekin batera. Mezu horrekin, batetik, kolaboratzaile horiek euskaldun gisa aurkeztuko dute euren burua eta non dauden ikusi ahal izanen da.

Bestetik, euskara erabiltzea erraztuko dute, izan ere, kolaboratzaileak izango dira euskaraz agurtu ondoren eskaintza eginen dutenak; beraz, zerbitzu emateko uneetan hizketa ohitura txiki horietan eraginez, erabilera bultzatzen lagunduko dute.

Udalak kanpainaren kolaboratzaileen esku jarriko ditu material horiek, osotara, 100 kamiseta eta 50 kartel banatuko dira. 

Itzulpena > Traducción

El Ayuntamiento estrena la campaña “Nirekin Euskaraz”

El objetivo de la campaña está dirigido a fomentar la presencia y el uso del euskera en algunos puntos festivos, hostelería y comercio; es decir, visibilizar al euskera en dichos espacios.

Por esa razón, el Ayuntamiento de Barañáin quiere incidir en mejorar el paisaje lingüístico, la presencia y los hábitos de utilización en algunos puntos de servicio. Además, cada año esos lugares van contando con un mayor número de asistentes que saben y quieren hablar euskera también en sus celebraciones.

Así, se identificarán esos puntos así como a las personas colaboradoras que pueden ofrecer servicio también en euskera. Para ello portarán camisetas y colocarán carteles con un logo. Lleva un original geolocalizador con una “e” de euskera y un mensaje, “Nirekin euskaraz, zuk nahi baduzu” (conmigo en euskera, si tú quieres). Con ese mensaje, por un lado, esas personas se afirmarán como euskaldunes y mostrarán dónde se encuentran.

El Ayuntamiento aportará dicho material a las personas y entidades colaboradoras, 100 camisetas y 50 carteles.

Diseño y desarrollo Tantatic