Barañaingo jaietan txoznetan kontzertua emateko aukera

Txoznen muntaketa joan zen urtean. Argazkia: Jalisko eta Apala

Aurten jaietako asteazken egunean Barañaingo musika taldeak lehenengo lerroan jarri nahi dituzte Txozna Batzordetik. Horregatik, kontzertua eman nahi duten taldeen interesa piztu nahi dute Batzordetik. Parte hartzeko maiatzaren 10a baino lehenago, maketa ala grabaketa bat bidali egin behar da, Baranaingokontzertuak@gmail.com helbidera. 

Txozna Batzordetik, egitaraua itxi baino lehen oholtza gainean leku bat izan nahi duen talde orori parte hartzeko aukera eman nahi diote. Horretaz gain, eskaintza zabala eta parekidea egitea da antolatzaileen asmoa eta, beraz, taldeak aukeratzeko estilo aniztasuna zein genero irizpideak kontutan hartuko dira.

Itzulpena > Traducción

Convocatoria para los grupos de música de Barañain

La convocatoria está dirigida a grupos de Barañain. Podrán participar en la cartelera de las txoznas el miércoles de fiestas.

Diseño y desarrollo Tantatic