Barañaingo Egunak aurre egiten dio euriari

2018-05-26

Nahiz eta goizean eguraldiak ez duen atsedenik eman, euri zaparradak izan dira nagusi, giro aparta bizi izan da gaurko egunean. Barañain-Tsunza lasterketaren datuek halaxe isladatzen dute, inoizko partehartzerik handiena 1000 pertsonetako muga gaindituz.

Giroa tabernetan eta Udal Plazako karpa haundian kontzentratu da, goizean karpa ez da nahikoa izan zegoen jende guztiari aterpea emateko eta inguruko portxeak beteta egon dira. Konpartsako erraldoi eta kilikiak ezin izan dute agertu bota duen euri zaparradarengatik baina egindako homenaldian parte hartu dute beraien kilikiekin.

Bazkarian, behin hodeiek euria egiteari utzi diotela, 300 pertsona parte hartu dute karpa barnean, nahiz eta kanpoan eguzkia nagusi zela. Arratsaldean, geratzen den egunerako, Bingo-karaokea, berbena eta zezen-suzkoa izango dira nagusi.

Plazaberri
Diseño y desarrollo Tantatic