Baragaztek ekimen ugari antolatu ditu udazken honetarako

Pintxo interkulturalak lantzeko tailerra, gazteentzako mikro kontakizun lehiaketa, eta azaroaren 25aren harira antolatutako kanpaina abian jarriko dute

Argazkia: Plazaberri.

Urriaren 27an ospatuko da lehenik, interkultural pintxoak egiteko tailerra.  Arratsaldeko 18:30etan izanen da eta doakoa da. Izen emateari dagokionez, azkeneko eguna urriaren 21a izanen da.

Bestalde, gazteei zuzendutako mikro kontakizun lehiaketa antolatu egin da. Oinarriei dagokionez, Barañainen erroldatutakoek parte hartu dezakete, eta 12 eta 30 urte bitartekoak izan behar dira. Gaztelaniaz zein euskaraz aurkez daitezke lanak azaroaren 18a baino lehenago.

Aurkeztutako obrak gizarte aniztasun gaiarekin lotuta egon behar dira eta esaldi honekin hasiko dira testu guztiak, “Bizitza denbora lerro bat bezalako da”.

Bukatzeko, Azaroaren 25a, Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotuta berdintasunaren aldeko kanpaina bat abian jarriko dute Baragaztetik. “Kalea, gure kalea” lelo pean, askatasuna eta autonomia defendatzen duten esaldiak sortzeko helburua du ekimen honek. Ondoren, esaldi hauek Barañaingo kaleetako altzarietan margotu eginen dira. Urriaren 31a bitartean aurkeztu daitezke esaldiak.  

Itzulpena > Traducción

Baragazte organiza varias actividades para este otoño

Taller de pinchos intercultural, un certamen de relatos cortos para jóvenes, y una iniciativa relacionada con el 25 de noviembre serán las actividades ofrecidas por Baragazte. El taller de pinchos se realizará el 27 de octubre a las 18:30 de la tarde y la fecha de inscripción está abierta hasta el 21 de octubre.

Por otro lado, el certamen de relatos cortos está dirigido a jóvenes de Barañain de 12 a 30 años. Todas las obras deberán tratar el tema de la diversidad social y se puede participar hasta el 18 de noviembre.

Por último, Baragazte invita a participar en una campaña de sensibilización hacia el Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres. Animan a realizar frases sobre la defensa de la libertad y la autonomía. Estas frases se pintarán en diferentes puntos de la localidad en mobiliario urbano. El plazo de presentación está abierto hasta el 31 de octubre.

Diseño y desarrollo Tantatic