Ekimenez beteta datoz eguberriak

Ekimen kultural, sozial eta kirol ikuskizunez beteta dator abendua gure herrira.

Ekimenetako kartelak.

Abenduaren 30ean ospatuko da Barañaingo Neguko Jaialdia lehendabiziko aldiz, Jai Batzordeak antolatuta.

Egitarauaren kartelak hainbat ekimen jasotzen ditu ostiral horretarako. Bazkari autogestionatu batekin hasiko da eguna, 14.30etan Alaitz ikastetxean izanen dena. Bazkalostean bingoa eta kontzertuak egongo dira, Kapon eta Luar bikoetak eta Pantxo Balbuena rantxera abeslariak girotuko dute arratsaldea. Egunari itxiera emateko DJ Aske-ren emanaldea egongo da. Ekimen guztiak Alaitz Ikastetxeko patioan egingo dira.

 

Barañaingo Doneztebe Egune.

Abenduaren 26an ospatuko da Barañaingo Doneztebe Egune. Ekimenak arratsaldeko 16etan hasiko dira, gaztañondo plazatik aterako den poteo Yihadista batekin. 18etan hasiko dira pilota partiduak Retegi pilotalekuan, DJ batek lagunduta. Gau partean kontzertuetaz eta parrandaz gozatzeko aukera egongo da, Cliford eta Oinutsik banda taldeen emanaldiarekin. Gaua Iratxo tabernan luzatuko da

.

GKSren egitaraua. 

Itaiak eta GKSk eguberrietako egitaraua ere aurkeztu dute, zeinak pilota ikuskizuna, kontzertuak, bazkaria eta proiekzioa barnebiltzen dituen. Hiru egunek osatzen dute mugimendu sozialistako eragileek eginiko egitaraua. Abenduaren 23an, ostiralarekin, Retegi frontoian pilota ikuskizuna antolatu dute GKSk zein Itaiak eta, ondoren, herriko taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean 22:00etatik aurrera: J Martina eta Bris taldeek joko dute besteak beste. 

Urteroko ekimenak mantentzen dira. 

Gainera, iada tradizioa diren eguberrietako hainbat ekimen ere aurkeztu dituzte. Besteak beste, SanSilvestre lasterketa, Olentzero eta Mari Domingiren kabaldaga edota Errege Magoen kabalgada izanen dira gure herriko kaleetan beste urte batez. 

Itzulpena > Traducción

Presentan el Festival de Invierno y Doneztebe Egune.

Diseño y desarrollo Tantatic