Barañaingo kirol eta jarduera fisikoaren astea aurkeztu dute

Datorren igandean, irailak 10 hasiko da eta irailaren 16an bukatuko da

Presentación de la semana del Deporte. Foto: Juan Mari Goñi.

Atzo arratsaldean egin zuten Barañaingo Kirol eta Jarduera Fisikoaren astearen aurkezpena. Udal Kiroldegian, David Armendariz zinegotzia eta hainbat kirolari izan ziren. Egitarau zabala prestatu dute aste oso baterako.  Barañaingo kirol arloak antolatu du herriko hainbat eragile eta elkarterekin elkarlanean.

Igande honetan hasiko dira antolatutako ekimenak bi erakustaldirekin, herri kirolak izanen dira batetik eta bestetik, igeriketa, Lagunak Elkartearen eskutik. Astelehenean, irailak 11, “Barañaingo kirolari begirada historikoa” argazki erakusketaren aurkezpena eginen da Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan.

Kirol aste honekin aurrera jarraituz, asteartean, irailak 12, hitzaldi baten ordua iritsiko da, “Ahalegin handiko kirol eta jarduera fisikoak. Osasun aholkuak eta gomendioak”. Arratsaldeko 19:00etan Udaleko Erabilera Anitzeko Aretoan. Ostegunean, berriz, hiri gimnasioetatik ibilbidea egiteko aukera izanen da goizeko 11:00etan hirugarren adineko pertsonei zuzenduta.  

Asteburuan hainbat ekintza prestatu dituzte, ostiralean, zumba saioa, gimnasia erritmiko erakustaldia eta gau ibilaldia izanen dira. Larunbatean, azkeneko egunean, irailak 16, familia martxa bat irtengo da goizeko 10:00etan Udaletxeko plazatik eta goiz osoan puzgarriak, rokodromoa, kirol anitzak, jolasak izanen dira. 

Itzulpena > Traducción

Presentan la semana del deporte y la actividad física

La semana comienza el día 10 de septiembre y culminará el sábado 16. Charlas, exhibiciones, exposición de fotos, marcha familiar, sesión de zumba, una infinidad de actividades para promover el deporte en Barañain. 

Diseño y desarrollo Tantatic