Iñaki Martínez

Iñaki Martínez

XX. mendeko azken urteetako batean jaioa. Bizitzan gaztetxoa. Buru barnean? Baita ere. Horra hor nire gunetxo honetara sartzeko arrazoia.

2016-02-11

Ke hodeia ikusteko itsu

Duela ez aste asko Parisen aldaketa klimatikoa geldiarazteko neurriak erabakitzeko nazioarteko kongresua eman zen. Egun haietan, baita lehenago, orain edo etorkizunean bezala, herrialdeen arteko hainbat konflikto bizi-bizi zeuden. Kongresu horrek mundu osorako izan zezakeen "inportantzia" jakinda, albistegiek izugarrizko pisua eman zieten bertan eman ziren bilera extraofizialei (konfliktotan zeuden herrialdeen artean emandakoak, alegia) ingurunearen aldeko neurriekin konparatuz. Ez nahiz hau kritikatzera sartu behar, baino honen atzean beste arazo handiago bat dagoela ondoriozta daiteke.

Gizartetik naturaren aldeko oihua ezkutatu egin da. Hor dago, baino ez da ateratzen. Noski ados gaudela poluzio gabeko ekonomia baten alde joaterekin, energia lortzeko bide berriak ikertzearekin... baino ez da gure ahotsen lehen lerroan dagoen zerbait.

Zientzialarien esanetan urte gutxitan atzeraezinak izan daitezkeen klima aldaketaren kontrako borroka krisiaren hormaren atzean geratu da erabat, baita "gizarte aldaketa" eskatzen dutenen propagandatik ere. Gaur egungo ezkerrak ez du natura lehentasun moduan hartzen. Noski honen alde egiten duela, baina bigarren plano batean. Aipatu bezala, krisiak aurrea hartu dio 2007. urtea baino lehen esaten eta eskatzen zirenei.

Azken urte hauetan izan dugun gobernu neoliberal honek energia berriztagarriak bazterrarazi ditu (haien laguntxoen enpresa suntsitzaileen onurarako). Legea aterata erantzuna egon zen, bai, baino non gelditu da hura? Ez dago naturaren aldeko mugimendu finko jendetsurik. Greenpeace bezalako taldeak daude, lan handia egiten dutenak, baina haratago joan beharra dugu arazoarekin bukatzeko (edo gutxienez oraindik gerta daitezkeenekin amaitzeko).

Ezkerreko ideologiak ikuspegi berria behar du. Jendarteak behar handiak ditu bere eskubide murrizketa guzti hauen ondoren, bai. Orain sufritzen ari den agonia horretatik atera beharra dago. Hori ezin da ukatu. Baina ezin dugu jarrera berdea urtez urte ezkutatu. 2007an krisia hasi zenetik bederatzi urte pasata dira jada. Noiz arte egongo gara ezer egin gabe? Ze "apokalipsi" mota iritsi behar zaigu mundua goitik behera botatzen ari garela konturatzeko?

Aldaketa sakona defenditu behar da. Aski da "sasi-aldaketa" mozorrotuak saltzerekin. Gizarteari benetako sistema aldaketa eskaini behar zaio, goitik beherakoa. Hau ez da jendartearen egoera edo bizi baldintzekin soilik erlazionatu behar (noski hauek irmo defendatu behar direla). Naturarekin baterako erabateko aldaketa egin beharra dago. Honekin, kapitalismoaren produkzio sistemari eraso egin beharra zaio, noizbait ailegatuko baita planetak nahiko esango duen eguna, gure globo hau ez baita infinitua. Hura erortzen bada gu berarekin goaz. Ez ahaztu inoiz: oraindik, nik dakidala, du naturaren parte gara, nahiz eta batzuetan robot gehiago dugula iruditu.

Diseño y desarrollo Tantatic