Gutuna - Cartas

2015-09-24

Sakoneko aldaketa ote da?

Battitte Martiarena
Battitte Martiarena

Maiatzeko hauteskundeez geroztik lau hilabete igaro dira, jada lehen urratsak ikusten hasiak gara, eta kezkak izan arren, ezta garaia kezkatzeko.

Alderantziz erranen nuke, une hontan inongo zalantzarik gabe, kuatripartitoa asmoetan batipat bat gatoz, ezta gutxi!!!  Arlo sozialean sortu ziren nolabaiteko esperantza eta jakina, guzi hau idatzita dago dagoeneko.

Nere kezkak dira; gai izanen ote gara datozen aurrekontuetan lehentasunezko gaiak jasotzea? Behar bertze diru partida bakoitzean?  Legegintzaldi guzian funtsezko arazoetan bat etorriko gara? Denboraren joan-etorrian aztertzeko parada izanen dugu.

Aunitzendako etsipenarendako lekurik ez dago nere ustetan gaur egun, baina zuzendu beharko genuke joka moldea, zeren eta oraintsu arte, oposizioa egiten aritu bait gara, medaiak albo batera utzi eta baikorrez eraiki dezagun bertze joka-molde berria garaia delako, diot hau,  gure eguneko  ihardunean bai ikusten dudala ika-miketan maiz sartzen garela behin eta berriz gupidarik gabe eta osoko bilkuretan ere, Orain ordua da esperantzarako eta ilusiorako.

Diseño y desarrollo Tantatic