Gutuna - Cartas

2014-04-28

Buruak KLONK! egingo al die?

Iosune Elgorriaga
Gurasoa

Buru-belarri aritzen dira gehienak, buruari eragin eta eragin beraien borrokak eraginkortasun handiagoz aurrera eramateko helburuarekin.

Zonalde urdin-berdearen aurka antolatuta daude batzuk. Beste batzuk kultur ekimen piloa antolatzen dituzte, Barañaingo Eguna kasu. Epaiketa politikoak salatu eta herri harresiak eraikitzen dabiltza besteak. Gehien gehienek Aberri Eguna ospatu zuten.

Penagarria da ikustea nola euren etxeari eraso egiten dioten. Euren teilatua harrikatzen dutela esanen nuke baina ez; ohartu gabe erasotzen dutena ez da teilatua, etxeko oinarria baizik.

Askotan, hizketan entzuten ditudanean, buruak KLONK! egiten dit. Nola da posible horren konprometituak diren gazte eta ez hain gazte horien hizketaldiak arrotz suertatzea? Euskaldunak dira eta erderaz ari dira! KLONK! Euren aurka ari dira eta ez dira ohartzen sikiera! KLONK KLONK!! Eraiki nahi duten horren oinarria lehertarazten dute egunero! KLONK KLONK KLONK!!!

Buruak KLONK! egingo al die?

Diseño y desarrollo Tantatic