2016-09-30
Sociedad - Gizartea

Ikasturte berria abian!

Hegoaken hamaika aukera dituzu parte hartzeko, eta guztiei etekina aterako diezu ziur!

(Foto: Hegoak)

HEGOAK ELKARTEA | Ohikoa denez, ikastaro berri guztiak irailean hasi ohi dira, badirudi urte hasierako proposamen pertsonalak bezala, uda ostean ere horrelako saiakerak egiten ditugula; nola antolatuko dut ikasturte berria? Zer egingo dut nire aisialdiari etekin guztia ateratzeko? Zumba, aerobic-a, margogintza, txalaparta… Edo hasiko naiz telebistan agertzen diren bilduma horietako bat egiten? Hegoaken hamaika aukera dituzu parte hartzeko, eta guztiei etekina aterako diezu ziur!

Hegoak elkartean tokia duzu!

Pertsona gazteak gara eta drogen fenomenoaren inguruan interesa daukagu! Drogen inguruan solasten gara, eztabaidatzen dugu eta bakoitzak bere ikuspuntua azaltzen du, errespetuzko giroan aritzen baikara. Ez gaude ados orain arte drogen fenomenoari eman zaion ikuspuntuarekin eta horregatik ikuspegi kritikoa daukagu eta gure filosofia oinarritzen da Arrisku Murrizketan (gazteleraz RDR). Ikuspegi honekin jendeak erabakitzen dituen bide ezberdinetara hurbiltzen gara eta bakoitzaren errealitatea ezagutzen goaz, horrela elkarren artean aberasten gara. Arriskuen Murrizketaren bidea geroz eta bide zabalagoa izatea lortzen ari gara, geroz eta nabarmenagoa sortzen ari da beste bideak elkartzea posible egiten duelako eta geroz eta jende gehiagok sinesten du eta ibili nahi du bide honetatik, izan ere, prebentzioaren arloan, oso bide aberasgarria dugu; hausnarketa pausoak eman ahala, gizartea aberasten dugu eta drogen fenomenoaren inguruan diskurtso irekia eta aberasgarria eskaintzen dugu. Arriskuen Murrizketarekin irekitzen diren bide berriak ezagutzen ditugu eta gure esku hartzearekin bide ezberdinak irekitzen dira. Gainera, drogak erabiltzea erabaki duten pertsonen bideetan ibili gaitezke, ikuspegi honekin guregana hurbildu daitezke, informazioa eskatzen dute eta haien errealitatera egokitzen gara. Horregatik, Arriskuen Murrizketa da guk sinesten dugun bidea, errealitatearen aurrean begiak zabalik, oso jende ezberdinari hurbiltzeko aukera ematen digu eta elkarrekin aberasten gara.

Ikasturte berrirako ikastaroen proposamena

Gure helburua da pertsonak bere erabaki propioak hartzeko prozesuak lantzea bakoitzak bere baliabideak abian jarriz. Horretarako, hausnarketa prozesuak sortzen ditugu; adibidez eskaintzen ditugun ikastaro eta tailerrekin, bakoitza adin-talde zehatzetara egokituta dago:

  • Drogak eskura izanda ere, arazorik gabe bizitzea.

  • Sexualitatea eta drogak.

  • Ezagutzatik elkarbizitzara.

  • Bitartekotza ikastaroa.

  • Kontsumo arduratsuaren ikastaroa.

  • Gurasoentzako ikastaroa.

Nola parte hartu dezaket Hegoak Elkartean?

Aukera zabala duzu izan ere, parte hartzeko oso bide anitzak daude. Elkarren artean ikastea maite dugu, hausnartzea, eztabaidan aritzea, izan ere, bakoitzak hartzen dituen erabakiei errespetu osoz, ikuspegi guztiengandik ikasteko aukera dugu! Ongi pasatzen dugun taldea gara, eta batez ere, egiten dugun lanean sinesten dugu, horregatik diogu behin eta berriz bide honetan elkarren artean ikasten dugula. Parte-hartze ekimena, prebentziorako bidea da, eta gainera norberak bere burua ezagutzeko aukera eskaintzen du, hazteko, baliabideak garatzeko… horregatik boluntarioen indarrean sinesten dugu.

Elkarren artean ikastea, abiapuntua

Parte hartzeko, jakin behar dugu nola aritu, nola iritsi besteengana, nola helarazi helarazi nahi dugun hori, nola animatu hausnarketa… hau ere ikas dezakezu Hegoak-en.

Parte hartu nahi dut, baina zer eskaini dezaket nik?

Hegoak osatzen dugunak, motibatuta gaude, gogotsu aritzen gara eta batez ere, egiten dugunan sinesten dugu, hori dela eta, Hegoakek behar duena da gogoak izatea, motibazio hori, animatuta egotea eta besteak animatu nahi izatea. Gure bizitza erabakitzeko momentuez josita dago, eta Hegoaken parte hartzeak ere erabakiekin zerikusi zuzena du. Eskaintzen den parte-hartze aukera, zabala, irekia eta malgua da, bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izatea nahi dugu; hau da, zure interesak azaldu eta bilatuko dugu modua, eroso sentitzen zaren horretan, interesatzen zaizuna eta dituzun aukeren araberakoa izan dadin!

Diseño y desarrollo Tantatic