Udazken Ero! Barañaingo Euskararen Astea

Urr 22 Oct 22:00 - Udal Plaza, Gaztainondo Plaza, Liburutegia, Sahats Euskaltegia, Auditorioa, Akelamendi Taberna eta herrian barna

Abian da Barañaingo Euskararen Astearen III. edizioa, aurten Udazken Ero! lemapean. Antolatzaileak Udaleko euskara zerbitzua, Sahats-Ika euskaltegia, Barañaingo Jai Batzordea, PLAZABERRI eta bilera irekietan parte hartu duten herritarrak izan dira. Urriaren 17 tik 23ra luzatuko da, eta asteko egun guztietarako proposamen desberdinak eskainiko ditu aukeran.

Hamaika ekimen bilduko ditu aurtengo egitarauak, bai haur, gazte, heldu, zein adinekoendako: Hitzaldiak, ipuin kontalariak, kirola ekimenak, tailerra, ibilbide botanikoa, musika eta dantza jaialdia, mintzodromoa, bertsolariak, haurrentzako ikuskizunak, kontzertuak, erakusketak eta antzerkiak. Non? Ba Udal Plazan, Gaztainondo Plazan, Liburutegian, Sahats Euskaltegian, Kultur Etxean, Auditorioan, Akelamendi Tabernan... Barañain osoan zehar!

Alboan atxikituta, egitarauaren kartela, ekimen guztien zehazpenekin. 

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic