Molly Mallonen ipuin sinestezina

Urr 23 Oct 18:30 - Auditorio Barañain

Barañaingo euskararen astearen barruan antolatutako ekimenen artean, igande honetan Urriak 23  Molly Malloneren Ipuin Sinestezina antzezlana dator Barañain Auditoriora.

Heldu zein umeei zuzendutako istorio dibertigarri eta zirraragarria, oraina bete betean bizitzeko garrantziari buruz. Molly Mallone neskaren istorioa bere urtebetetzean hasten da, bere aitonaren erloju dendara doanean. Ustekabean, emozioz beteriko abentura biziko du, zeinean zehar lau pertsonaia ezagutuko dituelarik: Willie Calor, Flora, Eolo eta Fred (urteko lau urtaroak irudikatzen dituztenak). Beraiekin jolastu eta barre egingo du, buruari eragingo dio eta momentu bakoitza gozatzearen garrantziaz jabetuko da.

Bost urtez gorako umeentzat gomendatua, txartelak eros daitezke jada Auditorioko txarteldegian edo web orriaren bitartez. Saioa arratsaldeko 18:30etan izanen da.

Argazkia: agendanavarra.com

 

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic