Mielotxin

Urr 21 Oct 20:30 - Barañain Auditorioa, Auditorio Aretoa

Datorren Urriak 21, larunbatarekin, Mielotxin taldeak kontzertua eskainiko dunarratsaldeko 20:30etan, bere azken lana aurkeztuz.

Mielotxin taldearen ezaugarria, XXI. mendeko herri-musika berritzeko ahaleginean, ederki uztartzen dituela euskara eta gaztelania, herri-kantak eta kanta berriak, hitzik gabeko doinuak eta kantatuak… 2005an kaleratu zuten beren lehen lana (Empápate), 2007an bigarrena (Almadierra), 2010ean hirugarrena (Cuando la Beharra Obliga) eta azkenik Alan Lomax Gogoan elkarlana, orain jendaurrean aurkeztuko dutena.

Kontzertu hau Udal Euskara Arloak eta Herri Eragileek antolatutako Euskararen Astearen ekimenetako bat da eta kantutegia doan eskuratu daiteke Sahats Euskaltegian, Euskara Zerbitzuan eta Auditorioan bertan. Sarrerak dagoeneko salgai dira Auditorioko txarteldegian 6euroko prezioan aurretiaz, eta 8 eurotan egunean bertan.

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic