‘Iphigenia en Vallecas’

Urr 13 Oct 20:30 - Auditorio Aretoa

Baliabiderik gabeko egungo neska gazte bat dugu Ifi. Ahal duen bezala ateratzen du bizimodua. Ez du ez ikasten, ez lanik egiten, eta ez daki zer egin nahi duen bizitza honetan. Beraz, denbora-pasa bezala xextra bila ibiltzen da, mozkortuta, drogatuta…

Ze eragin dute azken urte hauetan emandako aldaketek? Nork ordaintzen ditu Europatik gobernuei, eta gobernuek pertsonei, eskatzen dizkieten esfortzuak? Zer eta nor sakrifikatu da?

Iphigenia en Vallecas, Gary Owenen Iphigenia in Splott lanean oinarritua, Maria Hervasek egokitua eta antzeztua, eta Antonio C. Guijosak zuzendua. 2015ean testu hoberenaren saria jaso zuen Edinburgoko Festibalean. Lan honek gai sozioekonomikoak jartzen ditu lehen lerroan, pobreziak eraikitako paisaia baten eta gaurkotasuneko gaien bitartez. [Iturria: Auditorioaren webgunea]

Ifi es una joven sin recursos de hoy en día. Sobrevive como puede. No estudia ni trabaja, no sabe qué hacer con su vida. Así que se dedica a matar el tiempo: buscando gresca, emborrachándose, drogándose…

¿Qué consecuencias tienen las medidas que se han llevado a cabo estos últimos años? ¿Quién paga esos esfuerzos que piden desde Europa a los gobiernos y de los gobiernos a la gente? ¿Qué y a quién se está sacrificando?

Iphigenia en Vallecas, a partir de Iphigenia in Splott de Gary Owen, adaptada y protagonizada por María Hervás y dirigida por Antonio C. Guijosa. Owen, que ganó en 2015 el premio al mejor texto en el Festival de Edimburgo por esta nueva versión del mito, nos conduce por un paisaje de pobreza y actualidad para poner en primer término cuestiones socioeconómicas. [Fuente: web del Auditorio]

Diseño y desarrollo Tantatic