Ehunzango Baten Ipuinak (kantuz doaz batzuk, besteak buruz)

Mar 05 Mar 18:00 - Barañain Auditorioa

Negu gorrian, Luisak eta Marisak ibilaldi bat eginen dute basoan barna. Han oparitako kutxa izugarri handia aurkituko dute, eta haren jabea inon ageri ez denez, hura beraientzat geratzea bururatuko zaie, tartetxo batez bakarrik! Kutxaren barnean…, gutun bat eta galtzerdi mordo bat! Tramontana Rosana haize harroxkoak lagun duen ehunzangoari oparitu nahi dizkionak. Galtzerdiak ateratzean, batzuetatik istorio magikoak ateratzen direla ikusiko dute, eta beste batzuetatik doinuak eta abestiak, soinu handiak, tronboiak eta perkusioak lagunduak. Zeinen jostagarria!

Belen Otxotorena eta Inma Gurrea (Luisa eta Marisa) antzezleak protagonista dituen ikuskizun hau datorren igandea Martxoak 5 dator Barañain Auditoriora.  3 urtetik aurrerako publikoari zuzenduta, saioa arratsaldeko 18:00tan izanen da, txartelak dagoeneko eros daitezkeelarik (6 euroko prezioan, 4 euro 4 txartel baino gehiago erosiz gero).

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic