Barañaingo Euskal Kantak Elkartearen X. Urtemuga

Ira 30 Sep 16:50 - Kultur Etxea, Udal Plaza

Pasa den Irailaren 18an Barañaingo Euskal Kantak Elkarteak ikasturte berriari hasiera eman zion. Udal kultur arloak lagunduta, "EUSKAL KANTAK" tailerra antolatu dute berriz ere, saioak astelehenetan Kultur Etxean, 20:00etatik 21:30erako ordutegian burutuko direlarik. Ikasturte honetako tailerrean parte hartu nahi izan ezkero, Kultur Etxean apuntatu zaitezke irailaren 18an eta 25an, arratsaldeko 20:00etan

Aurten gainera, Barañaingo Euskal Kantak 10 urte betetzen ditu, eta urtemuga berezi hau ospatzeko bi ekitaldi berezi antolatu dira:

Irailaren 29an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean 'Nafar Aire Zaharretan' liburuaren aurkezpena, Txema Hidalgo 'Kapare'-ren eskutik. Ondoren, argazki bildumaren proiekzioa eta Kantuz.

Irailaren 30ean, larunbata, FESTA Udal Plazan (Alaitz Ikastetxean eguraldi txarra egingo balu). Goizeko 11:00tan hamaiketakoa. 12:00etan kantuz. 14:30etan bazkaria. 17:30etan dantzaldia.

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic