'Aliyá, mundu hobe baten bila' musika, dantza eta antzerkia

Mai 27 Mayo 20:30 - Barañain Auditorioa

Datorren ostirala maiatzak 27an Alaitz BHIko 1go Batxilergoko Arte Eszenikoko ikasleek antzezpen berria aurkeztuko dute Barañain Auditorioan, Ion Barbarin eta Nerea Erbitik zuzendutako 'Aliyá. Mundu Hobe Baten Bila'. Musika, dantza eta antzerki ikuskizuna.

ALIYÁ, "Oz-eko Aztian" oinarritutako istorio trajiko bat da. Pertsonaiak mundu hobe bat aurkitzeko bidai luze bati ekiten diote, beraien miserietaz ihes eginez. Dorothy neskatxa gazteak, bonbardeaketa batean bere familia osoa galtzen du. Bere aitaren azken hitzei jarraituz, ostadarraren beste aldean dagoen leku hobe batera bidaiatzea erabakitzen du. Bide luze eta gogor horretan, arrazoi ezberdinengatik bere egoera berdinean dauden beste haur batzuekin elkartzen da. Denek mundu hobearekin amesten dute. Aurkituko al dute bilatzen dutena?

Arratsaldeko 20:30etan izanen da emankizuna eta txartelak salgai daude jada 3 €-ko salneurrian.

 

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic